KORONABIRUSALDIA 16

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

16. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 30 izanik, oaiñ dala 30 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1990eko martxoa

–  Besteak beste…

– Telefono publikoak:

        .- Lizarrusti (882906)

        .- Ergoiena (881274)

                                   Eta 10 gehiago.

        .- Aia (881044)

        .- Kaxeta (881045)

                                  Eta 15 gehiago.

        .-  San Martinen 282

        .- GUZTITA: 311 telefono.

-Euskal Herria Euskaraz mugimenduko arduradunetako  bat zen Karmele Aierbe.

-Futbolean 3-1 irabazi zuen Ataun futbol taldeak Intxaurrondoren aurka.

-Lareoko urtegia erabat beteta.

– Eguzki Berri aldizkariaren 26. alea  plazaratu zen.

-NAN berritzeko zalantzak ziren: Donostiara joan edo bertara funtzionarioak etorriko ote ziren.

– Joxemiel Barandiaran Principe de Asturias sarirako proposatu zuten.

– Jon Iturrarte eskulturagile hernaniarra San Gregorioko Portugainetik elizara bitartean lanean ari zen bere omenez; dena dela, Elizak ez zion utzi elizaren horman Mariren irudia buruan teila bat zuela ipintzen.

– 1768 bizilagun.

– Eskolako haurrek Imanol Eliasen Handitasunezko ametsak antzezlana eman zuten udaletxeko ganbaran.

-ERBIA elkartearen urteroko batzarra.

– Beasainen izandako eskolarteko krosean lehendabiziko biak ataundarrak izan ziren.

– Martin Auzmendi zen Eusko Legebiltzarreko EE-ko 7 legebiltzarkideen bozeramaile.

– Foru Aldundiak Intzartzu, Aizkoate eta Ikarandietako mailo inguruak natur intereseko gune izendatu zituen.

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi iruzkina