“Ibilaldi gidatua ATAUNGO DOMOan”
Eguna :Irailak 19, larunbata.
Abiapuntua: San Martingo plaza.
Ordua: 8:30 ean.
Ibilaldian azalpenak emateko:
- Arantza Aranburu geologoa (EHU-UPVko irakaslea eta Atapuercako ikertzailea)
- Miren Mendia geologoa (EHU-UPVko irakaslea)
- Arantza Bodego geologoa (EHU-UPVko irakaslea)
- Iñaki Aizpurua botanikoa (IHOBEko Biodibertsitate eta Klima Aldaketako Saileko teknikaria)
UNESCOk 1972an Munduko Ondare Natural eta Kulturalari buruzko Hitzarmenean aldarrikatu zuen, besteak beste, ikuspuntu estetiko edo zientifikoagatik ohiz kanpoko balio unibertsala duten eraketa geologikoak ondare naturaleko parte bat direla.
1980ko hamarkadatik aurrera, kontserbazio geologikoaren garrantzia nabarmen handitu zen Europa osoan, esparru naturalak babesterakoan geodibertsitatea aintzat hartzen hasi baitzen.
Elementu geologikoen aniztasuna da geodibertsitatea, eta definizio horren barruan, harriak, mineralak, fosilak, lurzoruak, erliebearen formak eta paisaiak sartzen dira.
Geodibertsitateak garrantzi handia du sarritan alde batera uzten bada ere; besteak beste, landareek, animaliek eta gizakiek bizitzeko behar dugun oinarria eskaintzen du, paisaiaren oinarri fisikoa eta lehengaien iturria da, eta ura ematen digu.
Ataungo domoa Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Gune bezala izendatuta dagoenez, horrelako garrantzia zergatik duen aztertzeko eta bertan dauden intereseko habitatak ezagutzeko ibilaldi bat antolatu da.