GAZTAINONDO LAGUNA
Orain dela urte asko, euskal herriko herri txiki bateko baserri batean gaztainondo erraldoi bat omen zegoen. Baserri horretako umea egunero gaztainondora joaten zen jolastera, adarretatik zintzilikatu, gaztaina gerrak egin, gaztainondoaren adarrik altuenera igo… Hortik herri guztia ikusten baitzuen. Oso zoriontsu sentitzen zen umea, asko maite zuen gaztainondoa eta gaztainondoak asko maite zuen umea.
Denbora aurrera joan zen, umea handitu egin zen, eta ez zen berriz ere gaztainondoarekin jolasean ibili. Egun batean gaztainondo inguruan zebilela gaztainondoak esan zion:
- Zer poza zu ikusteak!!!! Nirekin jolastera al zatoz?
Umeak erantzun zion: “ez, ez dut astirik zurekin jolasteko, gainera dagoeneko handitu naiz eta jostailuak nahi ditut. Ba al duzu jostailurik niretzako?”
– “Ez, ez daukat jostailurik zuri emateko, baina entzun nire proposamena: nire gaztainak hartu ditzakezu eta saldu ezkero dirua lortuko duzu”.
Umeak hala egin zuen, gaztaina guztiak hartu zituen, handiak, txikiak, ertainak…. Denak, ez zuen ezta bat bera ere utzi.
Saldu zituen eta jostailu piloa erosi zuen ateratako diruarekin.
Berriz ere urteak pasa ziren eta ez zuen gaztainondoa bisitatu, baina egun batean han inguruan zebilela, urduri,
gaztainondoak esan zion: “
- Zer poza zu ikusteak!!! Nirekin jolastera al zatoz???
Umeak dagoeneko heldua zela erantzun zion:
– Ez, ez dut astirik zurekin jolasteko, gainera orain beste bete behar batzuk ditut: etxe bat behar dut nire bikote eta seme-alabentzat, zuk ba al duzu etxerik niretzat?????
Gaztainondoak esan zion:
- Nik ez daukat etxerik emateko baina entzun nire proposamena:
Zergatik ez dituzu nire adarrak artzen? Sendoak eta indartsuak dira, eta horiekin etxe sendo bat egiteko aukera izango duzu zure familiarentzat. Umeak hala egin zuen, adar guzti-guztiak moztu zizkion eta etxe polit eta sendo bat eraiki zuen.
Berriro ere urte mordoa pasa zen gaztainondora agertu gabe.
Handik urte askotara berriro ere gaztainondo inguruan zebilela…
Gaztainondoak esan zion:
– Zer poza zu berriro ikusteak. Nirekin jolastera zatoz??
– Ez, gainera dagoeneko nekatua nago. Lan asko egin dut eta orain itsasontzi bat nahi dut munduan zehar bidaiatzeko. Zuk ba al duzu itsasontzirik niretzat?
Gaztainondoak esan zion:
- Ez, ez dut itsasontzirik, baina entzun nire proposamena:
Nire enborra zaharra da, dagoeneko ez du fruiturik ematen, adarrik ere ez zait gelditzen, hartu nire enborra eta munduan bidaiatzeko itsasontzi eder bat egiteko aukera izango duzu.
Gure protagonistak hala egin zuen, enborra moztu, itsasontzi eder bat eraiki eta munduan zehar bidaiatzen urteak eman zituen.
Berriro gaztainondo inguruan agertu zen eta gaztainondoak esan zion:
– Kontxo!!!! Zu hemen !!! Baina…. Dagoeneko ez daukat zuri emateko beste ezer; ez dut fruiturik, adarrik, enborrik, sustrai zahar bat besterik ez naiz…
Agureak erantzun zion:
- Dagoeneko ez dut ezer behar, agurea nahiz, eta denetatik egin dut bizitzan . Orain deskantsua behar dut, eta esaten dute gaztainondo baten sustraiak direla hoberenak deskantsatzeko, ez dut besterik behar.
Eta biak malkoak begietan zituztela azken egunera arte elkarrekin egon ziren.
Gogoeta:
Gaztainondoa gure aiton-amona izan daiteke,
Gurekin jolastu, gu maitatu, zaindu, eta behar dugun guztia ematen digutelako, askotan daukatena baina gehiago, ez ditzagun aiton-amonak inoiz ahaztu.
URTZI GOROSTIAGA

2024/11/20 



No comments yet... Be the first to leave a reply!