LIBURU – AURKEZPENA: BERNOA (Juan Luis Larraza Lakunza)
Nobela historiko honek erdi aroko garaietara garamatza, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko galtzada zedarri harturik, orduko borroka, lapurreta, bizipen eta giroa jaso asmoz jardungo du Juan Luis Larraza etxarriarrak..
BERNOAko galtzada, ataundarrontzat, XIX. mendearen amaiera arte, Nafarroarekiko lotura nagusia izan zen, hainbat eta hainbat historia eta gorabeherekin; tartean estraperloa. Oraindik ere, galtzadaren aztarna ederrak badira pagadian zehar. Ibilbide horrek merezi du, hasi Atxurreneko zubitik eta Bernoako gaineraino. Bernoa zain dugu!

2024/06/27 



No comments yet... Be the first to leave a reply!