NONDIK 32
Irakurleok!!
Neguaren atarian dator, berriro ere, 1976an sortutako aldizkaria, jatorrizko logo eta guzti.
ATAUNIKER kultur elkarteak 15 urte daramatza kulturgintzan, ikerketan eta zabalkundean; ohi bezala, aurtengoaren berri emango da hemen, 15 urteotako ibilbidea dosier bateran dago jasota; nahi duenak eska beza!
NONDIK aldizkariari dagokionez, udan zehar GAI EMANDA idatzitakoak dira gaineratiko artikulu guztiak, tartean, berriro, herriko zenbait elkarterena.
Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu, etxean dituzuen paper zahar, argazki, dokumentu, liburu, errekordatorio eta gainerakoak ere biltzen ari garela. Inolaz ere ez bota, balio handikoak baitira; esan iezaiguzue eta hurbilduko gatzaizkiguzue.
Eskerrik asko, parte-hartzaile, irakurle eta laguntzaile!.
No comments yet... Be the first to leave a reply!