TROSKAETAKO KOBAZULOAREN GARBIKETA

TROSKAETAKO KOBAZULOAREN GARBIKETA

Ataungo Atauniker kultur elkartearen ekimenez, Troskaeta izeneko kobaren garbiketa burutu da udalaren diru-laguntzaz. Koba hau Eusko Jaurlaritzak ondaretzat jota dauka; bertan aurkitu baitzuten Jesus Elosegi tolosarrak-eta ursus spelaeus espezieko hartzen hezur pila 1940ko hamarkadan. Harrezkero, bertako nahiz kanpoko ikerlari asko izan da leku honekin interesa azaldu eta aztertu duena.
Horretarako, Foru Aldundiaren, eremuaren jabearen eta udalaren baimenak lortu ondoren Cantabriako Unibertsitateko Diego Sodupe arkeologoak ekainaren 6an kobazulo guztia aztertu zuen, kobazuloaren egoera txarra azpimarratuz (estalaktita/estalagmita txikizioa, graffitiak, pintaketak e.a.). Ondorioz, bertako zikinkeria eta hormetako graffitiak kentzeari ekin zitzaion irailaren 21ean, auzolanean, Errenteriako Aizpitarte elkarteko espeleologoen gidaritzari pean; hainbat zikinkeria ere atera zen bertatik: sokak, latak, egurra, pilak, plastikoa e.a.
Aurrera begira, bisitari nahiz espeleologoek barruko balio geologikoa eta faunistikoa zaindu dezaten, azaroaren 23an kobaren atakan argibide-ohol ezarri zen.
Eskertza berezia: Orkli, Otsotarrak elkartea, Aranzadi, ON produkzioak eta boluntario guztiei.
Zaindu Troskaeta eta bere ingurua!

2019ko azaroaren 25a

ATAUNIKER KULTUR ELKARTEA

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: