BASERRIA ATAUNEN LEHEN ETA ORAIN
Joan Arin Dorronsororen lanetan oinarritua
Haitzarri, Atauniker eta Murkondo kultur elkarteek Arin familiarekin elkarlanean landu eta prestaturiko emaitza da. Joan Arin Dorronsoro Donjoantxikik ikertzaileak 1940ko hamarkadan, gehienbat, egindako argazkiekin eta 2018an zehar etxe eta baserri berberei ateratakoekin antolatu da.
Erakusketaren irekiera asteazkenean, apirilaren 10ean, izanen da udaletxeko ganbaran iluntzeko 19:00etatik 20:00ak arte eta zabalik egongo da ordutegi berean hilaren 11n ostegunez eta 12an ostiralez; larunbatean, hilak 13, 10:00etatik 12:00etara.
Uda aurretik San Gregorion eta Aian ere ikusgai izanen da.
Aukera egokia, batetik, urteetan zehar herriak izandako garapenaz jabetzeko eta, bestetik, egun erorita edo erabat ezkutatuta diren etxe eta baserrien itxura, egitura eta ingurua berrikusteko.
Laguntzaile Ataungo udala eta ORKLI izan dira.
No comments yet... Be the first to leave a reply!