Egun on,
Dagoeneko urtebete da Joxan Artze Agirre hil zela.
2010eko ekainaren 11n Ataunen izan zen bere olerki, hausnarketa eta pentsakizunak azaltzen. Egun berean, hain zuzen, egin zen elkarrekin ekitaldi hartarako argitaratutako olerki hautatuez osaturiko liburuxkaren aurkezpena ere. Ekitaldia hasi aurretik, ordea, bertan itsatsi zion liburuxka bakoitzari, azken orduan etxean aurkituta, 1963an Londresetik amari eskuz idatzitako gutuna.
Bere olerkietan maiz aipatzen zuen ama ataundarra.
Horren aitzakian, otsailaren 9an, eguerdian, Ataungo Aia auzoko Erroiondozar baserriaren atarian egingo da omen-ekitaldia Atauniker kultur elkarteak antolatuta. Ondoren, hamaiketakoa Haitzarri elkartean.
No comments yet... Be the first to leave a reply!