XVIII. MENDEKO ATAUN
1740ko Ataungo Herri-planoa
Duela ia 100 urte Juan Arin Dorronsoro ataundar ikerleak ikusi eta aipamena egina zuen argitalpen batean.
Plano hau Lazkaoko Duque del Infantadoren palazioan zegoen hezetasunak eta pipiak nahiko jota. Piskanaka berezko kolorea galtzen zihoan neurrian, bertako irudi eta idatziak ere ezkutatzen ari ziren. Balio handiko dokumentua izanik, bererskuratzeari ekin zitzaion, bertan garai hartako Ataungo eraikuntzaz gain, hainbat lekuizen ere agertzen baitziren.
Horregatik, 2015ean hasitako ekimenari amaiera emateko garaia iritsi da, zaharberritze-lanak eta diru-laguntza eskabideak luze jo duten arren.Horretarako, kokalekurik egokiena herri-etxea denez, bertako horma batean ezarriko da datorren ostegunean, hilak 23, iluntzeko 7:00etan.
No comments yet... Be the first to leave a reply!