HITZALDIA ETA KANTALDIA
Ataun San Martingo Parrokian
Azaroaren 5ean, arratsaldeko 19.00tan Ataungo San Martin elizan bertako organoari buruzko hitzaldia eta EATE Abesbatzaren kantaldia izango ditugu.
Hizlaria: XABIER UGARTE
Lorenzo Arrazola Ataun San Martingo elizan dagoen Organo Barroko Iberikoaren egileari buruzko ezagutza azalduko digu.
Kantaldia: EATE Abesbatza berritua
Gaur egun 37 partaidek (23 emakume eta 14 gizonezko) osatzen dute EATE Abesbatza eta hauxe izango da eskainiko digun bere lehen emanaldia:
Organo-jolea: Jon Munduate.
Txistulariak: Nekane Eskisabel, Fermin Aramendi, Jon Goikoetxea, Iñaki Munduate, Josune Barandiaran, Idoia Rezola eta Garbiñe Eskisabel.
Zuzendariak: Nekane Eskisabel, Dionixio Etxeberria, eta Maximo Aierbe.
Kantak:
– “USO XURIA” (organoaren laguntzaz) koruan kantatuko da.
Besteok beheran kantatuko dira:
– “AGUR JAUNAK”
– “LAU HAIZETARA”
– “MARKESARENAK”
– “TXORIA TXORI”
– “HERRIBERA”
– “MENDIGOIZALEAK” (txistularien laguntzaz)
Antolatzaileak: ATAUNIKER eta EATE Abesbatza
Laguntzaile eta babesleak: ORKLI, Ataungo Udala eta San Martingo Parrokia
No comments yet... Be the first to leave a reply!