BASOKO ONDDOEN MUNDUA
Askotan kontuan ez hartu arren, onddoek hil ala biziko garrantzia dute ingurumenean eta gure bizi-kalitatean; adibidez, onddoetatik lortu ditugu penizilina bezalako botikak eta onddoak dira ere elikaduran erabiltzen diren legamiak. Onddoek ematen dituzte ere hain preziatuak diren zizak eta perretxikoak. Mundu osoan 70.000 espezie inguru ezagutzen dira.
Onddo batzuk parasitoak dira, bizirik dauden izakiei kentzen dizkiete elikagaiak. Beste batzuk, berriz, hildako landare edo animalietatik, edo horien hondakinetatik, hartzen dituzte elikagaiak. Badira ere beste batzuk landareen sustraiekin elkartzen direnak, eta azkenik algekin erlazionatzen direnak likenak emanez.
Oso ugariak dira lurzoruetan. Lurzoru gramo baten 20.000 eta miloi bat arteko onddo kopurua egon daiteke. Ezagutzen den munduko bizidunik handiena onddo bat da eta Amerikako Estatu Batuetako Oregonen dago (600 hektareako azalera hartzen du).
Onddoen munduaz asko du kontatzeko ibilaldia gidatuko duen Isabel Salcedo adituak.
No comments yet... Be the first to leave a reply!