HITZALDIA

HITZALDIA

HERRIAK JASANGARRITASUN BIDEAN

OÑATIKO ESPERIENTZIA

Oso garrantzitsua da gizartea prestatuta izatea etorkizunean sor daitezkeen erronkei aurre egiteko. Espero liteke halako baten petrolioa garestitzen hasiko dela eta gaurko nekazaritza ereduaren energia kontsumo handia asetzeko petrolio merkerik ez egotea; klima aldaketa berehala geldiarazi beharra dago. Laster energia berriztagarriak, modu deszentralizatuan ekoiztuak eta sarearte adimentsuen bidez banatuak izango dira.

 

Baieztatu liteke garapen ekonomiko jasangarri batera iristeko bide eraginkorrena pertsona guztien ongizatea lankidetza edo kooperazio bidez lortzea dela, era honetan gizarte solidario eta kohesionatuagoa lortuz. Etorkizunean lankidetza lehiakortasuna baino garrantzitsuagoa izango da seguru asko eta gure artean badugu aurrekaririk kontu honetan, garai batean auzolana inguru hauetan oso errotuta baitzegoen.

 

Oñatik, jasangarritasunaren bidean, pauso ausartak eta garrantzitsuak eman ditu dagoeneko energia berriztagarrien esparruan, moneta sozialaren esperientzian eta abarretan.

 

EGUNA: IRAILAK 21, asteazkena

LEKUA: Ataungo Udaletxeko ganbaran.

ORDUA: 19:00

HIZLARIA: Mikel Biain (Oñatiko alkatea)

Jasangarritasun hitzaldia-001

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: