IBILALDI GIDATUA

Ibilaldi geologikoa: Agauntza ibaiaren inguruan

Geologia hitzak ia beti gai solidoak dakarzkigu burura: mendiak, harriak, mineralak; nekez erlazionatuko dugu urarekin; baina ura ere gai minerala da, merkurioarekin batera tenperatura arruntean likido egoeran dagoen gai bakarra.

Ataun eta Lazkaoren kokalekuen ardatzean dagoen Agauntza ibaia, beste ibai guztiak bezala, bertako paisaiei forma emateko garrantzi handia du; etengabe, bere ibilguko harrizko zorua higatzen eta induskatzen jarraitzen du gorago bereganatutako harriak, hareak eta lokatzak garraitzen dituen bitartean. Garraiatutako material horietako batzuk aldi baterako ibilguan geratzen dira, urak berriro hazi bitartean. Ibaiak noizbait garraiatutako material asko berriz aldameneko soroetako lurzoruen osagai ugarienak dira; gainera bailarako hegaletako luiziek lurrez hornitzen dituzte aipatutako lurzoruak.

Ibaiak irekitako ibilguak, bere ibai-lasterrekin eta ur geldiekin, eta bertan dauden harriek sortzen dituzte uretako hainbat izaki bizi diren habitat anitzak.

Ibaiko harriak askotan erabili izan dira eraikuntzan etxeak, bideak eta abar egiteko.

Ibaiak zeharkatzen dituen eremuak bitan banatzen dituen arren, geografikoki urruti dauden tokiak lotu ere egiten ditu: Agauntzak Oriarekin eta Zaldibiko, Amezketako eta abarretako errekekin lotura du.

Aipatutakoez eta askoz gehiagoz hiru geologo adituei entzunez goiz atsegin bat pasatzera etortzeko gonbidatzen zaitugu.

 

HARRIAK ETA LURZORUA

AGAUNTZA IBAIAREN INGURUAN

EGUNA: IRAILAK 24, LARUNBATA.

ABIAPUNTUA: San Martingo plaza.

ORDUA: 9.00

0001

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: