GURE OROIMENA ELIKATUZ
ATAUNGO SAN MARTIN ELIZAKO ZAHARBERRITZE-LANAK (2005-07)
DOKUMENTALA
EGUNA: MARTXOAK 20a, IGANDEA
LEKUA: HERRI ANTZOKIAN
ORDUA: GOIZEKO 11:45ean
San Martin eliza Ataungo oroimen historikoarekin erabat lotutako eraikina da. Kristautasunaren lehen zantzuak bertan islatu ziren, Santiago-bidean zihoazen erromesen bidez-edo. IX-X. mendeetako hasierako eraikinean, esaundek diotenez, jentilek ere parte hartu zuten eta hauek nahi zuten lekuan eraiki beharra izan baitzuten kristauek lehendabiziko eliza. Kanpandorreko kanpaia ere Tortok jasotakoa omen da.
Gure aroan egindako zaharberritze-lanak 2005-07 bitartean egin ziren; besteak beste, zoru berria, erretaula, aldareak, artxiboa, hormako irudiak, organo-aurpegia e. a.
Aitzakia horrekin, ATAUNIKER elkarteak antolatuta, zaharberritze-lanen arduradun nagusi izan zen Eusebio Corcuera jaunak hitzaldia egin zuen sakristiako kaperan, zaharberritze-lanen nondik norakoa teknikoki azalduz eta izandako gorabeherak aipatuz.
Orduko grabazioak erakutsiko dira (zaharberritze-lanak, hitzaldia eta inaugurazio-meza) martxoaren 20an herri-antzokian 11:45ean.
No comments yet... Be the first to leave a reply!