SARAra HERRI – TXANGOA
ATAUNgo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko azken urteko ikasleekin urtero egiten den herri-txangoa. Aurtengoan Agauntza ibaian zehar elkarteak ezarri dituen panel informatiboak (Artadia, Domoa eta Agauntza ibaia) erakutsi zaizkie, Sara etxea barrutik ezagutzeko aukera izan dute eta, azkenik, Ataungo Herriaren Memoria Historikoaren giltzarriak diren Elbarrena auzoko errota ingurua, udaletxeko erloju zaharra, erdi aroko hilobi zaharrak, armarriak, San Martin eliza eta organo barroko-erromantikoa erakutsi zitzaien. Arreta biziz jardun zuten, bakoitzak bere apunteak zintzo asko hartuz.
Eskolako irakasleak: Mariaje Amundarain, Felipe Barandiaran eta Izaskun Sarasola; eskerrik asko guztioi!
No comments yet... Be the first to leave a reply!