ATAUNGO NATUR ONDAREA EZAGUTARAZTEKO INTERPRETAZIO ATRILAK HERRI-BIDEAN

 ATAUNGO NATUR ONDAREA EZAGUTARAZTEKO HIRU INTERPRETAZIO-ATRIL  JARRI DIRA ATAUNGO HERRI-BIDEAN

Ataunen azaleraren % 76 eremu babestua denez, eta bere azaleraren % 48 Europar Batasuneko Intereseko Habitatak (ikus mapa azkeneko orrialdean), Atauniker Kultur Elkarteari oso garrantzitsua iruditzen zaio natur ondare garrantzitsu hau ezagutaraztea, ataundarrek eta beste herritakoek balora dezaten, horren babesaren eta/edo berreskurapen beharraz sentsibilizatzeko.

 Agauntza ibaia ORIA GARAIA Kontserbazio Bereziko Eremuko parte da, beraz Europako NATURA 2000 sarean dago. Artadiak Europar Batasuneko Intereseko Habitatak dira eta Ataungo DOMOA (Aitzartea) Interes Geologikoko Gunea (EAEko Geodibertsitateko katalogoan jasoa) izendatuta dago.

ATAUNIKER Kultur Elkarteak hiru naturgune hauen balioa ezagutarazteko hiru interpretazio-atril jarri ditu herri-bidean hor jende asko ibiltzen delako.

Atriletako informazioa Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan jarri da euskarari erabateko emanez lehentasuna.

Egitasmo hau burutzeko honako hauen laguntza izan du Atauniker-ek: Goimen Landa Garapeneko elkartea, Ataungo udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Orkli Kooperatiba.

Ataun, 2015eko azaroak 20

ZUZENDARITZA BATZORDEA

 

 

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: