HITZALDIA: MEMORIA HISTORIKOA

HITZALDIA

“KARLISMOTIK ABERTZALETASUNERAKO IBILBIDEA ATAUNEN”

(1876-1936)

2015eko urriaren 29a, osteguna, iluntzeko 7:00ak.

ATAUNGO UDALETXEA

Aizpurua-Jexux[1]

Hizlari: Jexux Aizpurua Barandiaran (Atauniker)

 

MEMORIA HISTORIKOA osatzen joateko, Ataungo herriaren eta herritarren historia urruna nahiz hurbila etengabe elikatzen jardun beharra dago. Historia gertaera ilun, pozgarri eta belunez josita dago. Horiek berreskuratzen eta plazaratzen bada nahikoa lan. Gure historia egin nahi izatetik, historia egiteko konpromisoa hartu behar da, ohiko tentazio sektario eta subjektuetatik urrunduz. Horretarako, ikerketak dokumentazioa eta testigantzak behar ditu.

Hari horri tiraska azalduko da Ataunen Karlismo garaitik 1936ko gerra bitartean izandako ideologien garapena. Guztia, ordea, Ataungo herriari zuzenean lotutakoarekin agertuz.

Hainbat galderari erantzuna ematen saiatuko da hizlaria:

Noiztik karlismoa Ataunen, zer eraginda? Zergatik Ataunen halako indarra? Abertzaletasunaren printzak nola jaio ziren? Gorririk ez al zen inguruotan? Gerra aurreko giroa…

 

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi iruzkina