IBILALDI GIDATUA (II)

IBILALDI GIDATUA (II)

Ibilaldi gidatua ATAUNGO DOMOan

Eguna:Irailak 19, larunbata.

Abiapuntua: San Martingo plaza.

Ordua: 8:30ean.

 Ibilaldian azalpenak emateko:

  • Arantza Aranburu geologoa (EHU-UPVko irakaslea eta Atapuercako ikertzailea)
  • Miren Mendia geologoa (EHU-UPVko irakaslea)
  • Arantza Bodego geologoa (EHU-UPVko irakaslea)
  • Iñaki Aizpurua botanikoa (IHOBEko Biodibertsitate eta Klima Aldaketako Saileko teknikaria)

UNESCOk 1972an Munduko Ondare Natural eta Kulturalari buruzko Hitzarmenean aldarrikatu zuen, besteak beste, ikuspuntu estetiko edo zientifikoagatik ohiz kanpoko balio unibertsala duten eraketa geologikoak ondare naturaleko parte bat direla.

1980ko hamarkadatik aurrera, kontserbazio geologikoaren garrantzia nabarmen handitu zen Europa osoan, esparru naturalak babesterakoan geodibertsitatea aintzat hartzen hasi baitzen.

Elementu geologikoen aniztasuna da geodibertsitatea, eta definizio horren barruan, harriak, mineralak, fosilak, lurzoruak, erliebearen formak eta paisaiak sartzen dira.

Geodibertsitateak garrantzi handia du sarritan alde batera uzten bada ere; besteak beste, landareek, animaliek eta gizakiek bizitzeko behar dugun oinarria eskaintzen du, paisaiaren oinarri fisikoa eta lehengaien iturria da, eta ura ematen digu.

Ataungo domoa Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Gune bezala izendatuta dagoenez, horrelako garrantzia zergatik duen aztertzeko eta bertan dauden intereseko habitatak ezagutzeko ibilaldi bat antolatu da.

 

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: