HITZALDIA
“HERRIAK JASANGARRITASUN BIDEAN”
Hizlaria: Aitor Amilibia
Eguna: Irailak 24, osteguna.
Lekua: Ataungo Udaletxean.
Ordua: Arratsaldeko 19:00etan.
Krisi sozial, ekonomiko eta ekologiko batean murgilduta gaude. Gaurko ekonomia neoliberalaren helburu nagusia irabazi handienak lortzea da eta hori lortzeko eragindako biosferaren gehiegizko ustiaketak baliabideen agortzea, biodibertsitatearen galera, hondakinen metaketa eta klimaren berotzea ekarri ditu.
Euskaldunona bezalako kontsumo maila balute mundu osoko biztanleek, dagoeneko bi planeta baino gehiago beharko genituzke gehiegizko kontsumo horri eusteko. Beraz gure planetaren muga fisikoetatik kanpo gaude, bere ahalmena gainditu dugu, eta ondorengo belaunaldien kontura bizitzen ari gara. Aberastasunaren banaketa injustoa da: munduko 80 pertsona aberatsenek ia munduko populazio txiroeneko 3.500 miloi pertsonek hainbat aberastasun dute.
Gizakiak ekodependenteak eta interdependenteak gara: planetaren baliabideak behar ditugu bizitzeko eta planetako komunitate globaleko bezala komunitate lokaletako parte gara.
Gaurko krisiaren kontestuan eta petrolio merkearen garaia amaitzear dagoen honetan herriek etorkizuneko erronkei aurre egiteko bide posible batzuk aztertu nahi dira hitzaldi honetan.
No comments yet... Be the first to leave a reply!