HITZALDIA
” BANKU ETIKOAK, ONURA SOZIALA HELBURU “
Hizlariak: Joxe Ramon Apalategi eta Miguel Calvillo.
Eguna: Irailak 17, osteguna.
Lekua: Udaletxeko ganbaran.
Ordua: Iluntzeko 7etan.
Ekonomiaren engranajeetako bat bankuak dira. Banku baten berezko helburua aurrezleak eta proiektuak gauzatzeko ideiak eduki arren berau gauzatzeko dirua falta zaienen arteko bitartekaritza egitea da eta ekonomia errealean du bere lan eremua. Azken urteetan banku gehien-gehienek, bezeroei etekin altuena emateko, ekonomia espekulatiboan jarri dute indarrik handiena, jokabide honekin izugarrizko hondoraketa ekonomikoa eta krisia ekarriz. Behar sozialei erantzun ordez diruzaletasunari begiratu diote.
Banku etiko baten jardueraren helburua onura soziala da eta bere produktuak honetarako dira: bidezko merkataritzarako, ingurumen-ekimenetarako, nekazaritza ekologikoa sustatzeko, bioeraikuntzarako eta abar. Bere eginkizuna ekonomia errealera bakarrik dedikatzea da eta gardentasuna da bere adierazleetako beste bat.
FIARE Banka Etikoa sortu berriaren oinarrizko ezaugarriak diru-irabazirik gabekoa izatea eta demokrazia kooperatiboa dira. Bere xede nagusia pertsonak hiritar aktibo eta partehartzaileen zerbitzura jarriko dituen harreman ekonomikoak lortzea da.
No comments yet... Be the first to leave a reply!