ATAUN 2015
ARGAZKI OROKORRA
ZURE ARGAZKIAK… BETIKO GORDETA
PAISAIAK – PERTSONAK – ETXEAK – BASERRIAK – BAZTERRAK – EGURALDIA – LANGINTZAK – GERTAERAK – OSPAKIZUNAK – JAIAK – IKUSMIRA – ABEREAK ………………..
2015a urte berezia denez, Ataunen AURTEN (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) ateratako argazkien bilduma egiten ari gara, gure ondorengoentzat jasota gera dadin. 2016ko urtarrilaren 15era arteko epea daukazu. Ordura arte jasotakoak, atalka, gaika… euskarri informatiko batean gordeko dira herriko artxibategian.
Egitasmo honetan parte hartu nahi baduzu, bidal ezazu nahi duzun hainbat argazki (digital nahiz analogiko), bakoitzari buruzko datuak, itsatsita doan txantiloia osatuz. Ikustentzunezkoak ere onartzen dira. Harremanetarako: jauzmendi@outlook.com (Joxan)
Has zaitez bidaltzen!!! Eskerrik asko!
Udala
No comments yet... Be the first to leave a reply!