BISITA GIDATUA

AGAUNTZA ibaiaren aberastasuna

Aralar parke naturalaren atarian, ibai ondoko fauna eta flora azalduko dira.

Eguna: Maiatzak 23, larunbata.

Abiapuntua: San Martingo plaza.

Ibilbidea: Ergoiena – Ola – Sara – Olaluzeaga – Astigarraga – Elbarrena (plaza).

Ordua: 8:30 – 13:00 (Ergoienatik itzulera busez).

Agauntza ibaiaren aberastasunak

Europar Batasunak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuen AGAUNTZA ibaia 2012n. 2004n Europar Batasunaren Intereseko Lekuen zerrendan sartu zuten eta geroztik “Natura 2000” izeneko Sarean dago. Toki bat Natura 2000ko guneen zerrendan sartzeko ingurumen-kontserbazioko egoera onean egon behar du, hau da, bitxi ekologiko bat izan behar du.

 Esan beharra dago Agauntza ibaiak egoera ona duela Ataunen, kalitate handiko urekin, bertan bizi den arrain-multzo interesgarriekin eta ur-zozoa eta martin arrantzalea bezalako hegaztiekin.

Ibai honen natur balio nagusienetako bat bisoi europarraren populazio bideragarri bat edukitzea da. Ugaztun hau Espezie Mehatxatuen Katalogoan dagoenez, oso garrantzitsua da populazio hau gordetzea eta babestea, ibarraren gainerako zatia birkolonizatzen lagun dezakeelako. Era berean, Agauntzako ibai-korridoreak oso zeregin garrantzitsua du Nafarroako eta Gipuzkoako populazio hauen arteko loturan, hori funtsezko jarduera izanik kontserbazio-estrategian.

 Agauntza ibaiaren balio ekologiko garrantzitsua ezagutzeko irteera antolatu da maiatzak 23an.

Gonbidatuta zaudete.

 

Atauniker AGAUNTZA kartela 2015

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: