BERTAKOEN eta ETORKINEN PREMIEN AURREAN ZER? ZERTAN LAGUNDU?
Hil honen 12an, ATAUNIKER kultur elkarteak antolatuta, Gorka Moreno Marquez IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendariak gai honen inguruko hainbat datu soziologiko, hauen arrazoiak, herritarren artean dauden edo leudekeen aurre-iritziak azaldu ondoren, hasunarnetarako bidea ireki zuen.
Ekitaldi haren osagarri, asteazkenean, hilak 25, Atsedentoki elkartean mahai-ingurua izango da, bertatik bertako partaideekin; batez ere, herrian bertan beharrean daudenei nahiz etorkinei laguntzen, aholkatzen, bideratzen eta gizartean murgiltzen lan egiten duten elkarteen ordekariekin; hara nola, Goierriko Karitas, Ataungo Karitas eta zenbait etorkin.
MAHAI-INGURUA
Partaideak:
- Goierriko K A R I T A S
- Ataungo K A R I T A S
- ETORKINAK
Otsailaren 25a, asteazkena
Iluntzeko 7:00etan
ATSEDENTOKI elkartean
No comments yet... Be the first to leave a reply!