HITZALDIA: ETORKINEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

HITZALDIA

images

Data: Otsailak 12, osteguna. Iluntzeko 19:00etan udaletxeko batzar-aretoan.
Gaia: ETORKINEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
Hizlaria: GORKA MORENO (IKUSPEGIA-EHU)
Antolatzaile: ATAUNIKER kultur elkartea.

Immigrazioaren gaian gorabehera eta iritzi anitz dago Euskal Herrian nahiz Ataunen bertan ere.
Historian zehar beti izan da etorkinen bat edo beste, baina batez ere 1950eko hamarkadan nabarmendu zen etorraldi handiena eta, Ataungo auzo guztietan zehar Galizia, Kastilla, Andaluzia nahiz Extremadurako hainbat eta hainbat etorri zen bizimodu hobe baten bila Atauna, inguruko industriak erakarrita.
Etortzeaz gain, Ataunen eskolatik at arrotz samarra zen gaztelania ekarri zuten. Haurrak eta gazte gehienak herrikoekin pixkanaka txertatzen joan ziren, batzuek euskaraz ere ikasi zuten. Zinegotzi erdaldun bat ere izan genuen 1970ko hamarkadan.
Asko eta asko herriko etxe jakinetan jarri ziren bizi izaten; bakar batzuk borda eta oilategietan.
Haiek herritarrengan, hizkuntzaz aparte, izandako eragina aztergai dago.
Hala ere, azken urteotan, beste estatu batzuetako jendea etorri da herrira.
Honen aurrean, atarian genioen bezala, ikuspegi, iritzi eta kontra-iritzi franko izaten da.
Gai hori agertzera dator Gorka Moreno irakaslea.

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: