JOAN ARIN DORRONSOROren LAN – ARGITARAGABEEN OINATZETAN
JOAN ARIN DORRONSORO ( Ataun, 1892 – Ataun, 1972)
Ogibidez apaiz. Bizitza gehiena Ataunen eman zuen.1930eko hamarkadaren hasieran Argia eta El Día-n herriko berriemaile izan zen hainbat ezizenez; 1930-31n berrogeita bat kronika idatzi zituen. Argi eta garbi esan daiteke, Ataungo herria aztertu duen ikertzaile handiena izan zela hainbat arlotan: ohiturak, toponimia, eraikuntza, artzaintza, laborantza, erlijioa, gaixotasunak, historia, herriko erlijioso guztien biografiatxoak -hasi XVI. mendetik eta XX. mendera arte- eta Aralar eta Ataungo espeleologia-katalogoa. Ikerketa lanok Anuario de Eusko-Folkloren, Idearium-en, Eusko-Jakintzan, Ikuskan, Muniben, eta abarretan argitaratu zituen; lehendabizikoa 1925ean eta azkenekoa 1982an.
Ikerketa-lan hauetaz gain, baditu garai bateko herriko hainbat plano, zehaztasun handiz marraztuak eta oraindik han eta hemen egon litezkeenak.
Gaurko ikerlariek nahitaez jo behar izaten dute bere lanetara.
Berri gehiago jakin nahi izanez gero, bada 2009an udalak argitaratu zuen IX. Ataun aztergai bekaren barne Izaskun Egiguren Imazek idatziriko D. Juan Arin Dorronsoro (1892-1072). Ataundar bat herriaren iragana arakatzen izeneko liburua.
LUIS MARI ZALDUA (GPS FUNDAZIOAren zuzendaria)
EGUNA: URRIAK 9, OSTEGUNA.
ORDUA: 19:00 etan.
LEKUA: UDALETXEKO BATZAR-ARETOAN
No comments yet... Be the first to leave a reply!