MAHAI INGURUA
KOOPERATIBISMOA ENPRESAN
Partehartzaileak:
- Igor Ortega (LANKI – Lankidetzaren Ikertegia – Mondragon Unibertsitatea)
- Joseba Villareal (ELA sindikatua- Manu Robles Arangiz fundazioa)
- Gorka Herranz (Irizar Kooperatiba)
Irailak 25, 19.00; Ataungo Udaletxeko ganbaran
Gaurko liberalismo ekonomikoak langileen arteko lehiakortasun gaizto eta etikoki onartezina ezarri du; langile batzuk besteekin lehiatzea ekarri du, beren lana merkeago eta baldintza okerragoetan egitea eskainiz, horrela langile askoren duintasuna degradatuz. Ekoizpena, merkataritza eta finantzak gobernuek arautu gabeko botere pribatuen menpe daude.
Enpresek lehiakorrak izan behar dute derrigorrez, baina hori zaila egiten da gure inguruan, lehiakideek langileen lan baldintza eskasak eta soldata baxuak dituzten bitartean. Egoera honen aurrean enpresa batzuk deslokalizatu egiten dira, beste herrialde batzuetara joaten dira.
Guzti honek gure artean langabezi maila jasanezina izatea ekarri du.
Halako egoera zailean enpresak osatzen dituzten pertsonek nola jokatu behar duten aztertzea garrantzitsua da. Ezinbestekoa da enpresa ereduak berraztertzea, enpresa barneko erabakiak nork eta nola hartzen diren eta nolakoa den enpresa barnekoen inplikazioa bertako martxan berrikustea, eta pertsonen arteko harremanak nolakoak diren eta nolakoak izatea komeni den argitzea.
No comments yet... Be the first to leave a reply!