HITZALDIA
KOLDO SARATXAGA
KOOPERATIBAGINTZA eta GIZA-GARAPEN JASANGARRIA
(K2K emocionando-ko eta NER Group-eko (Nuevo Estilo de Relaciones – Harreman Estilo Berria) liderra.
Munduan izugarrizko errenta desberdintasunak daude, bai herrialdeen artean bai herrialde bereko pertsonen artean. Langabeziaren zifrak berriz ikaragarriak dira.
Indarrean dagoen sistema ekonomikoak portaera kontsumista eta zarrastelkeria indartzearekin batera esfera morala eta esfera ekonomikoa banatu ditu. Ekonomia honek ez du jada helburu munduko jendearen ongizatea eta gainera planetaren mugak eta ahalmenak aspalditxo gaindituta ditu.
Egoera jasanezin honi aurre egiteko lankidetzaren kulturak, guztion esfortzuak batuz, garrantzizko papera izan beharko du gizartearen ongizaterako, kohesiorako eta jasangarritasunerako. Giza-garapen arduratsuak norbanakoen interesen eta guztion ongizatearen arteko oreka bilatu behar du.
2009an Gipuzkoako gizartearen balio nagusienak zein ziren jakiteko Ikerfel-ek egindako azterketak eman zuen “kontsumismoa”, “erosotasuna”, “lehiakortasuna”, “arrakastaren bilaketa” eta “dirua lortzea” zirela gipuzkoarren balio garrantzitsuenak; eta gutxien estimatutako balioak “zintzotasuna”, “guztion onuraren bilaketa” eta “konpromisoa” ziren. Hogei balioko zerrenda honetan “elkartasuna” 15.tokian zegoen. Horrelako balioen jerarkiarekin prestaturik ote gaude esku artean ditugun erronkei erantzuteko?
NOIZ: IRAILAK18, OSTEGUNA
LEKUA: Ataungo udaletxeko ganbara
ORDUA: iluntzeko 7:00ak
Oharra: hitzaldia gaztelaniaz izango da
No comments yet... Be the first to leave a reply!