NATUR ONDAREA EZAGUTZEKO IBILALDI GIDATUA
Askotan harro sentitu ohi gara gure herrikideren bat pertsona ospetsua delako, gure herrietan monumentu eder bat edo kultur ekitaldi garrantzitsuren bat dugulako. Baino jende gehienok ez diogu halako garrantzirik ematen bertako ingurugiroko gauzei nolaz eta ez den diru asko egiten duen mineralen bat. Jende gehien-gehinarentzat arbola guztiak arbolak besterik ez dira, ez dute izenik; eta jakina, izenik ez duenak izanik ez!
Nahiz eta natur eremu horiei kaso handirik ez egin, horiek paisai ederrak, baso emankorrak, ura eta oxigenoa bezalako gauza beharrezkoak ematen dizkigute.
Ataunen azaleraren % 76 eremu babestua da, Aralarko Parke Naturalean sartuta dagoelako eta Agauntza ibaia Oria Garaiko Babes Bereziko Eremuko parte delako. Arrazoi honengatik biak Europar Batasunaren Natura 2000 sarean sartuta daude. Toki bat Natura 2000 sarean egoteko baliotsua izan behar du landare eta animalia aldetik. Jatetxeentzako dagoen Michelin Gida antzeko zerbait litzateke Natura 2000 sarea Europa Batasuneko natur ondarearentzako.
Halako natur aberastasunak ezagutzea merezi duelakoan gaudenez, horretarako ibilaldi erraz bat antolatu dugu gidari aditu batekin.
Gustatuko litzaiguke ibilaldian elkar ikustea.
EGUNA: Maiatzaren 24a, larunbata.
ABIAPUNTUA: San Martingo plaza.
ORDUA: Goizeko 9 etan.
ATAUNIKER Kultur Elkartea
No comments yet... Be the first to leave a reply!