INGURUMENARENGANAKO KEZKA PIZTEN ARI DA
XXI. mendean gizarteak bere gain hartu du ingurua ezagutzea eta zaintzea, berezko egungo ondare gisa, datozen belaunaldien onurarako izan dadin.
Horretarako, ordea, ingurua, hau da, izadia ezagutu beste aukerarik ez dugu, ezertan hasteko.
Sarritan joan ohi gara urrutiera eta harri eta zur geratu hango ikusmiraz eta edertasunez. Eta, bitartean, gurea?
Geurera hurbilduz, Ataun leku berezia arlo horri dagokionez; mendi, ibai, baso, landaredi eta fauna anitza osatua baitago.
Aralar Parke Naturalean ¾ duela, legezko babesa araututa dago, baina bakoitzaren konpromisoa dago gauza guztien gainetik.
ATAUNIKER elkarteak ekimen hauekin arlo hau jorratu nahi du alde batetik, horretan aditu direnak gonbidatuz, ingurumenaren ikuspegi ezberdinak plazaratu asmoz eta, bestetik, hitz eder, iritzi, proposamen eta iruzkinak entzun eta jaso ondoren, naturara bertara joz eta ezagutuz, herritarron ondarea ezagutarazi. Horretarakoxe izango da jardunaldion azken ekitaldia.
Asmoak asmo, horra gure ahalegintxoa!
No comments yet... Be the first to leave a reply!