Joxe Arratibel hil zela urte bete

Datorren larunbatean, hilak 28, Atauniker kultur elkarteak antolatuta, bere oroimenez, Joxe Arratibelek bildutako lan batzuen irakurketa berezi bat prestatu du. Irakurraldi honetan adin desberdinetako herritar koadrila batek hartuko du parte eta gainera bere bizitzaren adierazgarri diren irudi batzuk ere emango dira ezagutzera. Ekitaldia goizeko 11:30etan hasiko da Udaletxeko Batzar Areto Nagusian eta ordubete – orduterdiko iraupena izango du.

Asteazkenean beteko da lehen urtebetetzea, Estibalizko Monastegitik betirako agur esanda joan zitzaigun Joxe Arratibel Zurutuza, Sariarte baserriko fraile beneditarra.
Lan asko eta politak jaso zituen, batez ere bere jaiotetxe inguruan entzun eta ikasitako hainbat eta hainbat kontu zahar eta kantu zahar, betirako jasoaz, galdu ez daitezen. Lan eskerga egin zuena, eta aldi berean oso ondo baloratua hizkuntzalari eta etnografo jakitun askoren iritzirako. Hauetatik jasotzen delako eta ondorengo belaunaldiek ere horrela jakingo dutelako gure arbasoen ohitura eta jakiunde asko eta asko.
Bere lan batzuk gogora ekartze aldera, hor daude: ‘Kontu zaharrak’; ‘Mari Xor eta beste’, ‘Lapurren leizea’, ‘Erramun eta Mirentxu’. oraindik ere edonon eskuratu daitezken liburu sorta.
Advertisements

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: